miércoles, 29 de febrero de 2012

LO EGITEA, ZZZZZZ!!!


Hain garrantzitsua da lo egitea non ekintza hori egin gabe hil gintezkeen, beraz ondo lo egitea, osasuna da. Hala ere, ondo sentitzeko ordu kopuruen araurik ez dagoela ez dugu ahaztu behar. Hau da, agian pertsona  batek 6 ordurekin nahikoa du egunari aurre egiteko eta beste pertsona bat, ordea, ordu berdinekin, lur jota dago.

Gaur egun, oro har, jendea gero eta lo gutxiago egiten duela iruditzen zait, bizitzaren erritmoa asko aldatu baita. Horrela, jendea ziztu bizian bizi da eta eguneroko gauza guztiak airean egiten dira. Alde batetik, astean zehar betebehar asko elkartzen dira; familia zaindu ez ezik, lana ere egin behar da eta konturatzen garenerako berandu egin da eta ez dugu atsedena behar den bezala hartu. Beste aldetik, asteburua iritsi bezain pronto, lo egitean pentsatzen dugu, baina azkenean, nahiz eta pixkat deskantsatu ez dugu behar adina atsedenik izan.

Gainera, lo egitearekin gaixotasun batzuk agertu dira. Lehen, lo egitean arazoren bat agertzen bazen, ez zenion jaramon handirik egiten, orain berriz,  INSOMNIO hitzarekin ezagutzen da. Insomnioa, bai lo kuluska luzeak egiteagatik, bai gaizki jateagatik, bai botikak hartzeagatik, bai arazo psikologikoak izateagatik jazo daiteke.

Bukatzeko, ondo lo egiteko jarraibidea batzuk jarraitu daitezke. Oso garrantzitsua da beti ordu berean lo egiteko ohitura hartzea, ohean ez sartzea lo ez izanda, ohea lo egiteko erabiltzea eta ez irakurtzeko edo halakoak egiteko, lo kuluska luzeak ez egitea …..EZ AHAZTU ONDO LO EGITEA=OSASUNA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario