miércoles, 22 de febrero de 2012

UR TENPLUA

Gaur gelan entzumen bat egin dugu eta 3 laburpen prestatu ditugu. Ea asmatzen duzuen zein den laburpen egokia!!

ZORTE ON!!!
Yerebatan,

1) Manex Urruzolak hanka bat Europan eta beste bat Afrikan duen hiri ospetsu eta garrantzitsu bati buruz hitz egiten digu, ISTANBULI buruz, hain zuzen ere.

XI. mendean, erromatarren inperioa bi zatitan banatuta zegoen. Mendebaldean Erroma ahul bat zegoen, eta, ekialdean Konstantinopolis inperio berria. Azken hau oso tentagarria zen konkistatzaileentzat.

Hiri hau menperatzeko, ura zen arma garrantzitsuena, horregatik, hiritarrek ur gordelekuak eraiki zituzten (100 gordeleku), babesteko.

YEREBATAN, ur gordeleku garrantzitsuena izan zen bere ezaugarriengatik. Oso txikia zen, baina oso sakona, 80 milioi litro ur gorde zitzakeen. Gainera konstantinoplarrek bainu eta sauna modura erabiltzen zuten eta bere barruan Julio Cesarren eskultura aurki daiteke.
Aukera baduzue, saiatu ikusten. Santa Sofiatik oso gertu baitago eta sarrera merkea baita.

2) Manex Urruzolak hanka bat Europan eta beste bat Asian duen hiri ospetsu eta garrantzitsu bati buruz hitz egiten digu, ISTANBULI buruz, hain zuzen ere.

XI. mendean, grekoen inperioa bi zatitan banatuta zegoen. Hegoaldean Erroma indartsu bat zegoen eta iparraldean Konstantinopolis imperio berria. Beti bezala, erroma oso tentagarria zen konkistatzaileentzat.

Erroma menperatzeko, ura zen arma garrantzitsuena, horregatik, hiritarrek ur gordelekuak eraiki zituzten (60 gordeleku), babesteko.

Apoloren tenplua, ur gordeleku garrantzitsuena izan zen bere ezaugarriengatik. Katedral baten tamaina zuen, 143 metro luze, 65 metro zabal. 336 zutabe eta 80 milioi litro ur gorde zitzakeen. Hain harrigarria eta ikusgarria zen non ur tenplua deitu baitiogu eta ez ur gordelekua. Gainera, zutabe politak izateaz gain, 2 medusen eskulturak ditu bere barruan.

Nahiz eta sarrera oso garestia izan, aukera baduzue, saiatu ikusten, Santa Sofiatik oso gertu baitago.

3) Manex Urruzolak hanka bat Europan eta beste bat Asian duen hiri ospetsu eta garrantzitsu bati buruz hitz egiten digu, ISTANBULI buruz, hain zuzen ere.

VI. mendean, erromatarren inperioa bi zatitan banatuta zegoen. Mendebaldea Erroma ahul bat zegoen eta ekialdean, Konstantinopolis imperio berria. Azkena hau oso tentagarria zen konkistatzaileentzat.

Hiri hau menperatzeko, ura zen arma garrantzitsuena, horregatik, hiritarrek ur-gordelekuak eraiki zituzten (60 gordeleku), babesteko.

YEREBATAN, ur gordeleku garrantzitsuena izan zen bere ezaugarriengatik. Katedral baten tamaina zuen: 143 metro luze, 65 metro zabal. 336 zutabe eta 80 milio litro ur gorde zitzakeen. Hain harrigarria eta ikusgarria zen non ur tenplua deitu baitiogu eta ez ur gordelekua. Gainera, zutabe politak izateaz gain 2 medusaren eskulturak ditu bere barruan.

Aukera baduzue, saiatu ikusten. Santa Sofiatik oso gertu baitago eta sarrera merkea baita.

1 comentario: