martes, 28 de febrero de 2012

ESKUKO TELEFONOA


Mobila, eskuko telefonoa, sakelako telefonoa, mugikorra… Izen asko aurki ditzakegu komunikazio tresna nagusia definitzeko, baina azkenean eta nire uste apalean behintzat, tresna hau beharrezkoa da eguneroko bizimodurako.

Dirudienez, lehenengo deia Martin Cooper-ek 1973 urten egin zuen Dynatac tramankulua erabiliz. Ni oraindik ez nintzen jaio, baina telefono handia, kablez betea eta deserosoa izango zela suposatzen dut. Beraz, gizon honek burua altxatuko balu, ezuzteko handia hartuko luke izan ditugun aurrerapen teknologikoak ikustean.

Hau guztiarekin, telefono finkoen eta eskukoen aldeak aztertzerakoan, erkatzen baditugu, bigarrengoa abantailez josita aurkitzen dugu. Mugikorrarekin edozein tokitan hitz egin dezakezu eta gainera, nahi duzun momentuan. Gustatuko litzaidake zerbait gehio esatea, baina ezin dut, eskuko telefonoa zalantzarik aukeratuko bainuke. Are gehiago, nire eskuan egongo balitz, etxe guztietako telefono finkoak kenduko nituzke, dirua xahutzen delako. (130)

XXI. mendearen ondoren, telefono mobilaren eboluzioa ikaragarria izan da. Mezuak eta deiak egin ez ezik, beste erabilitasun batzuk ere izan ditu. Hala nola, argazki kamera, iratzargailua, GPSa edo agenda. Eboluzio hau SMARTPHONE bezala ezagutzen da eta honi esker, lehenengo mobila (Motorota) agertu zenetik, 800 gramoekin, modelo berrietara eta ikustezinetara iritsi gara. Hau dela eta, gaur egungoak,  bateria txikiak eta iraunkorrak, kolorezko pantailak, software errazagoak … ezaugarri dituzte. Aurrerapen honek, funtzio pentsaezinak sartzen ditu eskuko telefonoetan.

Bestalde, mobilekin batera, hizkuntza berri bat sortu da eta adituak kezkatu samar dabiltzate. Nik oso argi dut  mezu bat bidaltzerakoan beharrezkoa dela hitzak jatea tokiari anura ateratzeko, baina gero, nire eguneroko bizitzan ez dut horrela idatziko.

Bukatzeko, eskuko telefonoak, menpekotasuna sortu du jendearengan. Mobila eta askatasuna uztartu ezinezkoak dira; hau da, mobila gainean izanda beti egongo zara aurkitzeko moduan eta, nahiz eta, lehen egun batetik bestera gelditu edo gauzak hitz egin, orain ezinezkoa da mobilarik gabe bizitzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario