martes, 21 de febrero de 2012

DIETA ETA ESTETIKA

Gaur egun, ongizateko deritzogun gizartean, oro har, aldaketa ugari ematen dira eta elikaduran ere bai. Dakigun moduan, jateko ohituretan bilakaera handi bat gertatu da eta nire ustez, aldaketa honek, kalte handia eragiten ari dio gure bizimoduari.

Alde batetik, jendeak ez du denborarik elikadura osasuntsu bat eramateko eta beste alde batetik, gero eta fast food jatetxe gehiago ireki dira. Horrelako jatetxeetan, patata frijituak, hanburguesak eta ketchupa oinarrizko dieta da eta nahiz eta bere iragarkietan dieta osasungarriagoa erakutsi; hau da, entsaladak eta oilaskoa, ez da batere osasungarria.

Euskal Herrian, datuen arabera, azkenengo urteetan 3 bider ume lodi gehiago daude eta 2030ean jendearen %60 lodiak izango dira, beraz, bada garaia zerbait egiteko eta ohitura onak berreskuratzeko.

Gainera, muturreko jarreraino heltzen ari gara. Zenbat eta umeak lodiagoak izan, hainbat eta argalago izan nahi dute nerabeek eta nahiko erraza da gizentasuna eta anorexia kasuak batera ikustera. Niretzat komunikabideen eragina ere nahiko kaltegarria izan da eta bai iragarkietan, bai moda-desfiletan bai zinean, iruditzat dugun jendea, argala eta politak dira.
I
txura osasuna baino garrantsitsuagoa da eta hori ere ikus dezakegu estetikan.Gero eta sinpleagoa dirudi kirurgiako operazio bat egitea (liposukzioa egiteko, sudurra aldatzeko edo bularren moldaketa egiteko)

Bukatzeko, oso garrantzitsua iruditzen zait dieta adituen esanetara egitea, kirola pixkat bat egitea eta bakoitzak geure burua maitatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario