miércoles, 1 de febrero de 2012

EZKUTITZA

Lehengoak Argitaletxea
konstituzio enparantza 5
Donostia


2012ko otsailaren 2an


Jaun agurgarri hori:

Mari Arocena nauzu, donostiarra, eta nire ezkutitzaren helburua nire liburu berriaren berri ematea da: “Euskal Herria zatiz zati”. Jakinaren gainean egongo zara ziur, baina badaezpada puntu batzuk argitzea edo azaltzea gustatuko litzaidake.

Herenegun, zure idazkaritzaren dei bat jaso nuen aurrekontu murrizketa dela eta, aurten 3 liburu besterik ez dituzula argitaratuko esanez. Nahiz eta berri txarra izan, nire liburua beste zortzien artean argitaratzeko aukera nuela azaldu zidan.

Liburuak Euskal Herriko gastronomiari buruz hitz egiten du eta badakizunez hiru urte daramatzat Euskal Herritik bidaiatzen, beraz ez da atzo goizeko lana. Gainera, ez da erraza izan kolaborazioa guztiak lortzea eta jatetxe guztien arteko hautaketak buru hauste asko ekarri dizkit.

Dena den, egia esateko, zure jarrera asko harritu nau. Bada denbora elkar ezagutzen garela eta zu zeu egon zara dastaketak egiten. Oraintxe bertan, memoriak huts egiten ez badit, Arroka Berrin izan genuen azkenengo hitzorduan, platerak plater, akordio informal batera ailegatu ginelakoan nengoen.

Ez dut nahi nire liburuaren argitarapena gure harremaNAri lotuta egotea, badakizulako nire liburua onena ez baldin bada, bedaritzien artean onenetarikoa izango da. Gainera ez ahaztu, aurreko salmentak ikaragarriak izan zirela nire azkenengo liburuarekin, beraz ez zen arraroa izango bide berdina jarraitzea “Euskal Herria zatiz zati” liburuak.

Zure berrien zain geratzen naiz.
Adeitasunez,

Mari Arocena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario