miércoles, 7 de marzo de 2012

LOTERIA TOKATU ZAIGU!!


Kaixo Patxi:

Ez dakit oso ondo zer esan. Zure ezkutitza jaso nuenenan, denetik pasa zitzaidan burutik, bai alaitasuna bai goibeltasuna eta oraindik dardarka nago lerro hauek idazterakoan. Ziur aski ez nauzula ulertuko, are gehiago, inork ez nau ulertuko, baina hain ondo nago hemen, bizi ginen anabasatik urrun, non ez dakidan zer egin hainbeste dirutzarekin.(54)

 Maria eta biok itzulinguruka ibili gara beti eta asko kostatu zaigu gure lekua aurkitzea. Nahiz eta zuengatik hainbeste kilometroetara egon eta zuen falta askotan somatu, Afrikako herri honetan zoriontsuak gara. Hala ere, erabakia hartu genuenean lan ezarengatik izan zen, beraz muturreko pentsamenduekin aurkitzen naiz.


Beraz, alde onak eta txarrak aztertu ondoren, erabaki bat hartu dut. Mariari esaten badiot, ametsetan hasiko da luxusko oporrekin, arropa garestiarekin, luxusko bizitza batekin …eta hain ondo gaudenez, 3 milioi, aurrekuntzak egiteko Afrikan emango ditut eta beste milicia kontuan gordeko dut.


Zin egin ez duzula ezta txintik ere esango lagun.

Besarkada bat Mattin.

TXOSTENA


Aurreko hilabetean izandako elkarrizketaren arabera, hurrengo lerroetan duzu nire esperientziatik abiatuta gaiari buruz dudan ikuspuntua. Dakizunez, mundu osoan ibilia naiz, baina txosten hau egiteko, Londreseko egoitza hartu dut eredutzat.

  1. EGOITZA: neurri askoetako etxeak ikusi ditut, baina nik Londresekoa bezala 3 solairutan banatuko nuke eta 200 pertsonentzat aproposa iruditzen zait.
Lehenengo solairuan: harrera, jangela, ordenagailu gela, liburutegi bat, telebista gela eta joku gela.


Bigarrengo solairuan: antzerki bat eta ikasteko gela guztiak.


Hirugarren solairuan: logelak (2, 3 eta 4ko logelak) eta komunak.


  1. ANTOLAKETA: udan ezik, kurtsoak hilabete batekoak izan beharko lirateke eta 3 prezioetan banatuko nuke: klaseak + pentsio osoa, klaseak + bazkaria eta klaseak bakarrik.

  1. JARDUERAK: aukera erakargarriak ematea beharrezkoa iruditzen zait. Astean zehar: tertuliak, mintzalaguna, eskulanak, filmak, bertsoak …Gainera hilabetean behin txango bat antolatu beharko zenukete. Oso interesgarria izango litzateke lotura izatea adibidez Euskal Herriko ohitureekin. Hala nola azokak, ogia egitea, albarka tallera edo mendi martxa.

  1. ORDUTEGIA: goizean: 9:00tik 13:30ra.
  Arratsaldean: 16:00tik 18:30ra.
 

  1. ARDURADUNAK: klaseak 3 irakasleekin osatuta eta bakoitzak tutore batekin.

Hemen 5 puntu garatu ditut eta hurrengo txostenean beste 5 puntu aurkituko dituzu, proiektuarekin aurrera jarrai ezazun.



Mari Arocena.

jueves, 1 de marzo de 2012

BENO TALDEA!!!!!!ASKO GUSTATU ZAIT 3 HILABETE HAUEK ZUEKIN PASA IZATEA, ASKO IKASI DUT BAKOITZARENGATIK ETA EZ DUT INOIZ AHAZTUKO ESPERIENTZIA HAU....
BERAZ INDARRA BIDALTZEN DIZUET, JARRAITU EUSKERA IKASTEN ETA GERO ERABILI ZURE EGUNEROKO BIZITZAN.
EUTSI GOIARIIIIII!
MUSUU HANDI BAT!!

IDAZLAN MOTZA:ODOLA EMATEA


Txikitatik betidanik odola ematea burlan izan dut, baina denbora pasa ahala, gero eta beldar gehiago hartu diot ziringaren orratzari. Hala ere, beldurran izan arren, utziko balidate, ahaleginduko nintzateke. Badirudi, tatuajeak edo piercing-ak izanda ezinezkoa del aeta hori da nire kasua hain zuzen ere.

Ildo horretatik, ni, odola ematearen beharraren jakinaren gainean nago eta jendeak, aldiz, edo ez du informazio gehiego edo beste alde batera begiratzen du. Hainbatek uste dute odola ospitaletan berez dagoela edozein botika bezala eta hori, oso pentsamendu okerra da. Ospitaleen odol premia %2-·%3  bitartean hazten baita urtetik urtera.

Horregatik, alde batetik kanpaina eta lelo gehiago egin beharko zirela iruditzen zait eta beste alde batetik, pertsona bakoitzak, ganoraz jardín behar duela pentsatzen dut. Enpatia pixkat batizatea funtsezkoa da. Izan ere, ez gara konturatzen gerta daitekeen larrialdiaz. Egunen batean, odola bukatuko da ez badugu jokabide zuzena eta eskuzabala izaten.

miércoles, 29 de febrero de 2012

LO EGITEA, ZZZZZZ!!!


Hain garrantzitsua da lo egitea non ekintza hori egin gabe hil gintezkeen, beraz ondo lo egitea, osasuna da. Hala ere, ondo sentitzeko ordu kopuruen araurik ez dagoela ez dugu ahaztu behar. Hau da, agian pertsona  batek 6 ordurekin nahikoa du egunari aurre egiteko eta beste pertsona bat, ordea, ordu berdinekin, lur jota dago.

Gaur egun, oro har, jendea gero eta lo gutxiago egiten duela iruditzen zait, bizitzaren erritmoa asko aldatu baita. Horrela, jendea ziztu bizian bizi da eta eguneroko gauza guztiak airean egiten dira. Alde batetik, astean zehar betebehar asko elkartzen dira; familia zaindu ez ezik, lana ere egin behar da eta konturatzen garenerako berandu egin da eta ez dugu atsedena behar den bezala hartu. Beste aldetik, asteburua iritsi bezain pronto, lo egitean pentsatzen dugu, baina azkenean, nahiz eta pixkat deskantsatu ez dugu behar adina atsedenik izan.

Gainera, lo egitearekin gaixotasun batzuk agertu dira. Lehen, lo egitean arazoren bat agertzen bazen, ez zenion jaramon handirik egiten, orain berriz,  INSOMNIO hitzarekin ezagutzen da. Insomnioa, bai lo kuluska luzeak egiteagatik, bai gaizki jateagatik, bai botikak hartzeagatik, bai arazo psikologikoak izateagatik jazo daiteke.

Bukatzeko, ondo lo egiteko jarraibidea batzuk jarraitu daitezke. Oso garrantzitsua da beti ordu berean lo egiteko ohitura hartzea, ohean ez sartzea lo ez izanda, ohea lo egiteko erabiltzea eta ez irakurtzeko edo halakoak egiteko, lo kuluska luzeak ez egitea …..EZ AHAZTU ONDO LO EGITEA=OSASUNA.

martes, 28 de febrero de 2012

ESKUKO TELEFONOA


Mobila, eskuko telefonoa, sakelako telefonoa, mugikorra… Izen asko aurki ditzakegu komunikazio tresna nagusia definitzeko, baina azkenean eta nire uste apalean behintzat, tresna hau beharrezkoa da eguneroko bizimodurako.

Dirudienez, lehenengo deia Martin Cooper-ek 1973 urten egin zuen Dynatac tramankulua erabiliz. Ni oraindik ez nintzen jaio, baina telefono handia, kablez betea eta deserosoa izango zela suposatzen dut. Beraz, gizon honek burua altxatuko balu, ezuzteko handia hartuko luke izan ditugun aurrerapen teknologikoak ikustean.

Hau guztiarekin, telefono finkoen eta eskukoen aldeak aztertzerakoan, erkatzen baditugu, bigarrengoa abantailez josita aurkitzen dugu. Mugikorrarekin edozein tokitan hitz egin dezakezu eta gainera, nahi duzun momentuan. Gustatuko litzaidake zerbait gehio esatea, baina ezin dut, eskuko telefonoa zalantzarik aukeratuko bainuke. Are gehiago, nire eskuan egongo balitz, etxe guztietako telefono finkoak kenduko nituzke, dirua xahutzen delako. (130)

XXI. mendearen ondoren, telefono mobilaren eboluzioa ikaragarria izan da. Mezuak eta deiak egin ez ezik, beste erabilitasun batzuk ere izan ditu. Hala nola, argazki kamera, iratzargailua, GPSa edo agenda. Eboluzio hau SMARTPHONE bezala ezagutzen da eta honi esker, lehenengo mobila (Motorota) agertu zenetik, 800 gramoekin, modelo berrietara eta ikustezinetara iritsi gara. Hau dela eta, gaur egungoak,  bateria txikiak eta iraunkorrak, kolorezko pantailak, software errazagoak … ezaugarri dituzte. Aurrerapen honek, funtzio pentsaezinak sartzen ditu eskuko telefonoetan.

Bestalde, mobilekin batera, hizkuntza berri bat sortu da eta adituak kezkatu samar dabiltzate. Nik oso argi dut  mezu bat bidaltzerakoan beharrezkoa dela hitzak jatea tokiari anura ateratzeko, baina gero, nire eguneroko bizitzan ez dut horrela idatziko.

Bukatzeko, eskuko telefonoak, menpekotasuna sortu du jendearengan. Mobila eta askatasuna uztartu ezinezkoak dira; hau da, mobila gainean izanda beti egongo zara aurkitzeko moduan eta, nahiz eta, lehen egun batetik bestera gelditu edo gauzak hitz egin, orain ezinezkoa da mobilarik gabe bizitzea.

domingo, 26 de febrero de 2012

UME LAPURTUAK


Une honetan Espainian 1500 salaketa ikertzen ari dira eta hauetatik, 250 Euskal Herrikoak dira hain zuzen ere. Hainbeste familia bat-batean egoera honetan aurkitzea beldurgarria iruditzen zait. Hala ere, ikerketarekin aurrera joan ahala, ziur nago, zenbaki hau handitu egingo dela.

Ezin dut imaginatu nola egongo nintzateke nire kasua hauen artean egongo balitz. Gainera, orain, gorputz batzuk lurperatu direnean familiako kide guztiek jakin dute bere amaren baieztapena egiazkoa zela, bestela, ama hori erotzat hartuko lukete betirako?

Dirudienez lehenengo lapurketak 40 hamarkadan gertatu ziren eta helburu politikoekin lotura zuzena zuten. Frankok asmatu zuen negozio hau eta familia errepublikanoen seme-alabei hazi marxista kentzeko asmoarekin egiten zen. Hurrengo urteetan eta ez oso urrun, bide berean jarraitu zen eta 1960 eta 1980 urteen artean umeak lapurtu ziren bai Gipuzkoan bai Bizkaian bai Araban. 2011 urtean, gertaera hau jakitera eman da.

Ildo honetatik, bere istorioa ezagutzen saiatu direnak beti topatzen dira gauza berarekin: isiltasunarekin. Alde batetik, Eliza eta beste alde batetik,  erregistro zibila oztopo asko jartzen ari dira ikerketak aurrera joan ez daitezen. Beraz, familiak eta adituak ez ezik, Estatuak ere zerbait egiteko beharra du. Hala ere, senideak elkartu dira “SOS UME LAPURTUAK” elkartea sortzen eta pixkanaka, baina gelditu gabe lortzen ari dira gauzak.

Bukatzeko, oso zaila iruditzen zait sare osoa desegitea eta kalte egin dutenek, nahiz eta denbora asko pasa, ordaindu beharko dute egin duten minarengatik.