martes, 7 de febrero de 2012

IHAUTERIAK



Ihauteriei buruz hitz egiten dugunean, festarekin lotzen dugu maiz eta ziur ez dakigula benetako jatorria.

Ihauteriak ez dira orain dela gutxiko asmakeria eta katolizismoarekin zerikusia dute. Dirudienez gaztelaniaz hitza bera; hau da, “carnavales” , haragia hitzatik dator eta ihauteriak garizuma baino hiru egun lehenago hasten dira, beraz suposatzen da une ona zela denetik jateko eta hurrengo eguneko gogortasuna jasateko.

Nahiz eta katolizismoarekin lotura zuzena izan, adituek esaten dutenez, Ihauteriek 5000 urte baino gehiago dute. Bai erromarrek, bai egipziarrek ospatzen zuten gertaera hau eta gero, denbora pasa ahala, zabaldu zen mundu osotik.

Ihauterien munduko ospakizun handiena Brasilen egiten da, Rio de Janeiron hain zuzen ere eta ihauteri hauen ezaugarrien artean koloreak, soinu autoak eta dantzari profesionalak aurki ditzakegu.

Venezian ere ihauteriek indarra dute, baina orain dela urte batzuk festa honetan bakar batzuk parte hartzen zuten. Antza denez, nobleziek, herriko jendearekin nahasteko, egun hauek aproposatzat hartzen zuten eta horregatik, jende guztia, maskara ikusgarriak eramaten zuten.

Euskal Herrian badira ere ihauteri ezagunak, baina oro har, ez da beste hainbat lekutan bezala ospatzen edo bizitzen. Ni Donostiarra naiz eta nahiko sinpleak dira, gainera jendea ez da asko janzten, beraz hobe da beste leku batera joatea. Nahiko gertu daukagu Tolosa herria eta han bai ospatzen dutela. Tolosa herrian, 6 egun irauten dira eta zezenak, karrozak, sardinaren ehorzketa … gertaerak egiten dira.

Bukatzeko, nire hiriko ihauteriak erakargarriak eta xarmagarriak ez direnez, urtero saiatzen naiz mundutik bidaiatzen. Brasilen oraindik ez dut aukerarik izan, baina bai Kanararias irletakoa bai Veneziakoa sinestezinak iruditu zitzaizkidan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario