domingo, 26 de febrero de 2012

UME LAPURTUAK


Une honetan Espainian 1500 salaketa ikertzen ari dira eta hauetatik, 250 Euskal Herrikoak dira hain zuzen ere. Hainbeste familia bat-batean egoera honetan aurkitzea beldurgarria iruditzen zait. Hala ere, ikerketarekin aurrera joan ahala, ziur nago, zenbaki hau handitu egingo dela.

Ezin dut imaginatu nola egongo nintzateke nire kasua hauen artean egongo balitz. Gainera, orain, gorputz batzuk lurperatu direnean familiako kide guztiek jakin dute bere amaren baieztapena egiazkoa zela, bestela, ama hori erotzat hartuko lukete betirako?

Dirudienez lehenengo lapurketak 40 hamarkadan gertatu ziren eta helburu politikoekin lotura zuzena zuten. Frankok asmatu zuen negozio hau eta familia errepublikanoen seme-alabei hazi marxista kentzeko asmoarekin egiten zen. Hurrengo urteetan eta ez oso urrun, bide berean jarraitu zen eta 1960 eta 1980 urteen artean umeak lapurtu ziren bai Gipuzkoan bai Bizkaian bai Araban. 2011 urtean, gertaera hau jakitera eman da.

Ildo honetatik, bere istorioa ezagutzen saiatu direnak beti topatzen dira gauza berarekin: isiltasunarekin. Alde batetik, Eliza eta beste alde batetik,  erregistro zibila oztopo asko jartzen ari dira ikerketak aurrera joan ez daitezen. Beraz, familiak eta adituak ez ezik, Estatuak ere zerbait egiteko beharra du. Hala ere, senideak elkartu dira “SOS UME LAPURTUAK” elkartea sortzen eta pixkanaka, baina gelditu gabe lortzen ari dira gauzak.

Bukatzeko, oso zaila iruditzen zait sare osoa desegitea eta kalte egin dutenek, nahiz eta denbora asko pasa, ordaindu beharko dute egin duten minarengatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario