lunes, 30 de enero de 2012

ZAHARTZAROA

Zer da zaharra izatea? Galderak zentzugabea dirudien arren, erantzun bat baino gehiago sorrarazten ditu. Hau da, zahartzea oso gauza erlatiboa da, agian 35 urteko pertsona zaharra izan daiteke futbolaria izateko edo beste pertsona bat barnetik zaharra sentitu daiteke nahiz eta gazte izan. Horregatik, gehien hobesten den definizioa da pertsona zaharra 65 urtetik gorakoa dela.

Datu hori aintzat hartzen badugu, gaur egun Euskal Herrian bost pertsonetatik bat zaharra da. Oso argi ikus daiteke biztanleria zahartzen ari dela, gero eta adineko jende gehiago dugula inguruan, baina gaitasunez eta esperientziaz beteriko pertsonatzat hartu beharrean, zokoratu egiten ditugu maiz.

Hau dela eta, pertsona batek lana egiteari uzten dioenean, askotan ikustezina bihurtzen da eta bere zereginak aisialdiarekin eta ekintza pasiboekin lotzen ditugu. Zaharra izateak oso zentzu negatiboa du gazteengan eta bai kexati bai berekoi bai errepikakor direla pentsarazten digu. Pena bat da, bere jakinduriari onura ateratzea ordez, modu honetan aritzea.

Ildo honetatik, zahar bat, oro har, gaixotasun batekin lotzen da eta hori ez da bidezkoa. Nik bizi dudanaren arabera, pentsamendu hori okerra da. 3 urtez zahar egoitza batean egin dut lana eta denetatik ikusi dudala aitortu behar dut. Nire egoitza 3 solairutan banatuta zegoen eta lehenengo eta bigarrenean zaharrak osasuntsu bizi ziren, hirugarren solairuan ordea, gaixotasunak zituzten zaharrak zeuden, baina 143 pertsonetatik 40 gaizki egotea esanahi asko du.

Bukatzeko, zahartzaroak, beldurra ikaragarria ematen dit eta gustatuko litzaidake ahal den denbora gehiena nire etxean egotea,baina, ulertzen dut, askotan zer egoeran zauden arabera ez dagoela beste irtenbiderik eta zahar-etxe batera jo behar dugula. Hala ere, gaur egun dauden laguntzekin nik uste dut errazagoa dela etxean irauntzea.

domingo, 29 de enero de 2012

PRODUKTU EKOLOGIKOAK

Elikagai ekologikoak abeltzaintza edo laborantza ekologikoaren bidez lortzen diren produktuak dira, eta horiek lortzeko ez da inolako produktu kimikorik erabiltzen. Hori dela eta, kontsumitzaileek produktu horiek onura egiten diotela euren osasunari uste dute eta beraz aukeran jarriz gero, oro har, nahiago izaten dituzte elikagai ekologikoak.

Nire uste apalean, betidanik egon da jendea elikadurari garrantzia handia eman diona eta bai aldez aurretikan prestatutako janaria bai janari kaltegarria alde batera uzten saiatu dena. Hala ere, daukagun bizimodua aztertuz oso zaila iruditzen zait elikadura ekologiko bat izatea.

Alde batetik, gure bizitza, gero eta azkarragoa da. Hau da, etxetik lanera eta lanetik etxera. Agian, asteburuan, janari osasuntsua presta genezakeen, baina hain nekatuta gaude non ez baitugu gogorik. Beste alde batetik, jaki hauek oso garestiak iruditzen zaizkit eta ditugun lansariekin zaila iruditzen zait dirua produktu hauetan gastatzea.

Produktu ekologikoen gaia ez dut moda batekin lotzen baizik eta bizitza ulertzeko modu bat bezala. Gaur egun gainera, elikagaiekin egon diren arazoengatik: txori gripeak, behi eroak … ez dakigu zer jaten dugun. Horregatik, kontsumitzaileok gero eta gehiago arduratzen gara elikadura osasuntsua izateaz.

Nahiz eta orain arte zailtasunak aurkitu bizitzaren erritmoarekin eta prezioekin, gero eta supermerkatu kate gehiago hasi dira produktu ekologikoak eta osasuntsutzat jotzen diren bestelako elikagaiak saltzen edo garrantzia handiagoa ematen. Beraz, eskurago izatean eta prezio merkeagoan, salmentan gorakada izatea espero dut.

lunes, 23 de enero de 2012

BARRE EGITEA

BARRE EGITEA

Barre egitea gure pozaren irudimena da. Horregatik beharrezkoa iruditzen zait pentsamendu negatiboak eta kritikatzea alde batera uztea barre egin nahi badugu.

Nire ustez barrea eguneroko bizitzan beharrezkoa da eta izugarrizko efektoa izan dezake irribarre bat pertsona baten aurpegian. Nire lerroak irakurtzen ari zaretela ariketa bat proposatuko dizuet:

- Besteenganako eta benetazko keinua izango balitz bezala saiatu zaitezte ezpain-ertza luzatzen eta irribarrea ateratzen. Gainera, irribarrearen bidez esaiozue mundu guztiari ondo zaudetela, zerbait aldatu nahi duzuela, pentsaera positiboa izatea nahitaezkoa dela … Arnasketa sakon baten ondoren eta irribarrea aurpegian dagoela, gorputza berak kimika sortuko duela konturatuko zarete eta ongizatea edukiko duzuela. Aztertu zure egoera eta sentsazioak.

Hori frogatuz gero, egoerak aldatzen dira. Hau da, eskerrik asko esan behar dugunean irribarre batek laguntzen badio hitzari, klima positiboagoa sortuko da eta jendearen aurrean beste itxura bat eta beste mezu bat igorriko dugu ziur.

Barre egitearen inguruan hainbat ikerketa egin dira eta ikus daiteke barreak osasunarekin harreman zuzena duela. Ikerketen emaitzen arabera, barre egiteak, muskuluak erlaxatzen ditu eta estresa sortzen duen hormona txikiarazten du. Horrela, odolaren presio gutxitzen da eta oxigenoaren xurgatzea errezagoa da. Honez gain, barre egitean, hainbeste muskulu mugitzen direnez, kaloría asko erretzen dire, beraz barrearekin guztiz frogatuta dago egoera fisikoa hobetzen dela.

Bukatzeko, gaur egun modan daude barre bidezko terapiak eta aitortu behar dut ez diodala fundamentu asko aurkitzen. Diruaren truke barre egiten ikastea? Hori bakoitza bere kabuz egin beharko luke eta ezer ordaindu gabe. Hala ere, esaten dutenez “RISOTERAPIAN” ikasi daiteke bai gogo aldartea igotzen bai osasuna zaintzen bai giro onagoa sortzen eta bai pentsamendua orekatzen.


lunes, 16 de enero de 2012

HAURREN ESPLOTAZIOA!!!


PREST GAUDE ZERBAIT ALDATZEKO?????

HAURREN ESPLOTAZIOA HIRUGARREN MUNDUAN

Gaur, haurren esplotazioaren gaiari buruz hitz egindo dut eta segur asko, zure eguneroko kezkatik urrun dagoen gaia irudiko zaizue. Hori gertatzen bazaizue, eskerrak eman behar duzue leku eroso eta apropos batean jaio izanagatik eta gainera, oinarrizko eskubideak betezen diren leku batean.

Nahiz eta oso aditua ez izan gai honetan, nire uste apalean, hirugarren munduko haurren egoera latza, penagarria eta beldurgarria da. Eta ezetz esaten duena interesaren bat eduki behar du, munduko hainbat tokitako haurren lan esplotazioa errealitatea baita. (78)

Hirugarren munduko herrialdeetan laboralki esplotatuak izaten diren kopuruaren hazkundea izugarria da. Adibide batzuk jartzeagatik bai Asian bai Hego Amerikan egoera honekin aurki gaitezke. Leku hauetan, 100 milioi haur baino gehiago daude lan neketsuak egiten, ia hilabete osoa 24 ordutan eta lan-sari ez bidezko baten truke.

Guzti hau kontuan hartuta, umeen eskulana helduen baino askoz merkeagoa da eta horrek, biztanleria heldua langabezian egoteak erakartzen du. Bestalde, ume hauek ez dira eskolara joaten eta horrela, hiri horietan, ez da ez garapenik ez aurrerakuntzarik egongo.

Gaitera, haur hauek lan egiten duten baldintzak lotagarriak dira, ez baitago inolako segurtasunik ezta higienerik ere eta erraztasun gehiago daukate gaixotasunak harrapatzeko. (185)


Azken urteetan, haurren lan esplotazio tasa jeitsi bada, oraindik gelditzen da lan asko egiteko. Alde batetik, denok inplikatu beharko ginela pentsatzen dut esplotasioari amanera edo etena emateko eta beste alde batetik, alde negatiboa ikusten diot. Hau da, erremedioa gaitza baino okerragoa izatea. (230)

Denok inplikatuko bagina, marka garrantzitsuak erosteari utzi beharko genion, Niké enpresari adibidez eta bidezko merkataritzari indarra eman beharko genioke, baina agian zerbai lortuko bagenu, ume hauek eskean edo prostituzioan hasiko lirateke. Beraz ez dakit zein izango zen konponbide hoberena.

ZALETASUNAK


miércoles, 11 de enero de 2012

NOIZ ALDE BEHAR DUTE SEME-ALABEK ETXETIK?????

Gaur, gure herriko aldizkarian asko kezkatzen gaituen gai bati buruz hitz egingo dugu. Gazteei kezkatu ez ezik, adin guztietako jendeari ere kezkatzen zaio.Azkenengo boladan izan dugun egoerarekin unea aprobetzatzen dut galdera batzuk botatzeko:

NOIZ ALDE BEHAR DUTE SEME-ALABEK ETXETIK?
KRISIAREKIN POSIBLE IZANGO AHAL DA?
NOLA KONPONDU DEZAKEGU EGOERA HAU?...

Nork ez dio egunen batean bere buruari galdera hau egin ezta?Hurrengo lerroetan nire ikuspuntua eta iritzia ematen saiatuko naiz eta pena ematen dit hain argi eta garbi esatea, baina garai hori, oso oso urrun ikusten dut, nire kasuan behintzat.

Gaiarekin jarraituz, iraganera begiratzen badugu, alde batetik euroren sarrera eta beste alde batetik higiezinen burbuila zerikusia handia izan zuen iritsi garen egoeran. Burbuilaren urteetan prezioak etengabe igotzen ziren eta etxea saldu nahi zuen jabe batek hurrengo hilabetean prezioak garestiagoak egon ziteezkela esan ziezaiokeen etxea erosi nahi zuenari. Hau dela eta, burbuilaren leherketa krisialdi ekonomikoaren faktore eragile nagusietako bat izan da.

Gainera, 2008. urtetik aurrera euriborraren etengabeko igoerarekin eta etxebizitzen salerosketaren jaitsierarekin batera, bankuek hipoteka gutxiago ematen hasi ziren eta ondorio horiek, gu geu ari gara pairatzen gaur egun.

Nire uste apalean, gaur egungo krisi egoeran ezinezkoa da etxetik joatea. Donostian behintzat bai etxe erosketak bai alokairuak garestiegiak dira. Honez gain, langabezia tasa oso altua da eta soldatak lotsagarriak dira. Adibide bat jartzeagatik: pisu bat 800 euro hilero kostatzen bazaizu eta zure soldata 1000 eurokoa da, nola joango gara gure gurasoen etxetik??

Bukatzeko, oso zaila iruditzen zait egoera honekin bukatzea, asko estipulatu baita, baina konponbide batzuk aurkitzearen beharrean gaude. Oso ideia ona iruditzen zait beste hiri batzuen modura ibiltzea , BPO etxegintza bultzatzea eta alokairu merkeagoak eskaintzea. Ea denon artean zerbait egin dezakegun!

Donostia, 2012ko urtarrilaren 11an

martes, 10 de enero de 2012

EGUBERRI-JAIAK:ZORIONEZ AMAITU DIRA

Hasteko, eguberri-jaiak urtean zehar denok itxoiten dugun unea edo garaia dela iruditzen zait. Hala ere, nire uste apalean, ilusio hori desagertzen doa handitzen zaren heinean. Hau da, txikitan, urduritasuna eta alaitasunaren artan mugitzen gara. Alde batetik, oporrak iritsi direnez egun familiarrak direlako eta beste alde batetik, urduritzen garelako bai olentzeroan bai erregetan pentsatzen.

Nahiz eta orokorrean egun zoriontsuak izan, niri sentimendu gazi-goxo bat sortzen nau. Argi dago familiarekin pasatzeko mementua dela, baina familia ere gutxiagotzen joaten da urteetan zehar eta hori, asko nabaritzen da.

Hau dela eta, lehengo urtean, nire osaba maitagarriak, minbiziaren aurkako borroka eten zuen eta horregatik, aurten, gabon gaua afaria eta eguberri bazkaria desberdina izan da. Lerro hauekin argitzen dira nire kontrako sentimenduak eta hau esanda, oso egun politak eta alaiak pasa ditugu elkarrekin, baina beti nostalgia pixkarekin.

Gaiarekin jarraituz, nire eguberri-jaiek bai hasiera bai amaiera egokia izan dute. Hilabete "luze" bat Maizpiden egon ondoren, abenduaren 21a Santo Tomas eguna iristeko irrikitan nengoen eta urtero bezala ezin hobea izan zen. Horrela, goizean azoka eta animaliak ikusten egon ginen eta aratsaldean, txistorra taloa jan ondoren, dantzatzeko ordua iritsi zen.

Abenduaren 23an nire gorputza zaindu ezik, afari galanta ere izan nuen, lehengusua txiletik etorri zitzaidalako eta bere neskalagunari Euskal Herriko gastronomia erakusteko beharrean nengoelako.

Aurreko parrafoetan esan dudanaren arabera, gabon gaua eta eguberri bazkari Urretxun pasa genuen. Nahiz eta giro oso ona eduki, asko somatu genuen nire osabaren abestiak eta alaitasuna, bizia ematen baitzion egun hauei. Hala ere, betiko martxan jarraitu genuen.

Bukatzeko, zahar gaua, gurasoak eta hirurok egon ginen etxean eta oso egun polita izan zen. Arratsaldean pote batzuk hartu ondoren, elkarrekin prestatu genuen afaria musika entzuten genuen bitartean eta oso gau berezia eta unkigarria izan zen. Beraz, nire eguberri-jaiak zorionez bukatu dira.