martes, 10 de enero de 2012

EGUBERRI-JAIAK:ZORIONEZ AMAITU DIRA

Hasteko, eguberri-jaiak urtean zehar denok itxoiten dugun unea edo garaia dela iruditzen zait. Hala ere, nire uste apalean, ilusio hori desagertzen doa handitzen zaren heinean. Hau da, txikitan, urduritasuna eta alaitasunaren artan mugitzen gara. Alde batetik, oporrak iritsi direnez egun familiarrak direlako eta beste alde batetik, urduritzen garelako bai olentzeroan bai erregetan pentsatzen.

Nahiz eta orokorrean egun zoriontsuak izan, niri sentimendu gazi-goxo bat sortzen nau. Argi dago familiarekin pasatzeko mementua dela, baina familia ere gutxiagotzen joaten da urteetan zehar eta hori, asko nabaritzen da.

Hau dela eta, lehengo urtean, nire osaba maitagarriak, minbiziaren aurkako borroka eten zuen eta horregatik, aurten, gabon gaua afaria eta eguberri bazkaria desberdina izan da. Lerro hauekin argitzen dira nire kontrako sentimenduak eta hau esanda, oso egun politak eta alaiak pasa ditugu elkarrekin, baina beti nostalgia pixkarekin.

Gaiarekin jarraituz, nire eguberri-jaiek bai hasiera bai amaiera egokia izan dute. Hilabete "luze" bat Maizpiden egon ondoren, abenduaren 21a Santo Tomas eguna iristeko irrikitan nengoen eta urtero bezala ezin hobea izan zen. Horrela, goizean azoka eta animaliak ikusten egon ginen eta aratsaldean, txistorra taloa jan ondoren, dantzatzeko ordua iritsi zen.

Abenduaren 23an nire gorputza zaindu ezik, afari galanta ere izan nuen, lehengusua txiletik etorri zitzaidalako eta bere neskalagunari Euskal Herriko gastronomia erakusteko beharrean nengoelako.

Aurreko parrafoetan esan dudanaren arabera, gabon gaua eta eguberri bazkari Urretxun pasa genuen. Nahiz eta giro oso ona eduki, asko somatu genuen nire osabaren abestiak eta alaitasuna, bizia ematen baitzion egun hauei. Hala ere, betiko martxan jarraitu genuen.

Bukatzeko, zahar gaua, gurasoak eta hirurok egon ginen etxean eta oso egun polita izan zen. Arratsaldean pote batzuk hartu ondoren, elkarrekin prestatu genuen afaria musika entzuten genuen bitartean eta oso gau berezia eta unkigarria izan zen. Beraz, nire eguberri-jaiak zorionez bukatu dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario