miércoles, 11 de enero de 2012

NOIZ ALDE BEHAR DUTE SEME-ALABEK ETXETIK?????

Gaur, gure herriko aldizkarian asko kezkatzen gaituen gai bati buruz hitz egingo dugu. Gazteei kezkatu ez ezik, adin guztietako jendeari ere kezkatzen zaio.Azkenengo boladan izan dugun egoerarekin unea aprobetzatzen dut galdera batzuk botatzeko:

NOIZ ALDE BEHAR DUTE SEME-ALABEK ETXETIK?
KRISIAREKIN POSIBLE IZANGO AHAL DA?
NOLA KONPONDU DEZAKEGU EGOERA HAU?...

Nork ez dio egunen batean bere buruari galdera hau egin ezta?Hurrengo lerroetan nire ikuspuntua eta iritzia ematen saiatuko naiz eta pena ematen dit hain argi eta garbi esatea, baina garai hori, oso oso urrun ikusten dut, nire kasuan behintzat.

Gaiarekin jarraituz, iraganera begiratzen badugu, alde batetik euroren sarrera eta beste alde batetik higiezinen burbuila zerikusia handia izan zuen iritsi garen egoeran. Burbuilaren urteetan prezioak etengabe igotzen ziren eta etxea saldu nahi zuen jabe batek hurrengo hilabetean prezioak garestiagoak egon ziteezkela esan ziezaiokeen etxea erosi nahi zuenari. Hau dela eta, burbuilaren leherketa krisialdi ekonomikoaren faktore eragile nagusietako bat izan da.

Gainera, 2008. urtetik aurrera euriborraren etengabeko igoerarekin eta etxebizitzen salerosketaren jaitsierarekin batera, bankuek hipoteka gutxiago ematen hasi ziren eta ondorio horiek, gu geu ari gara pairatzen gaur egun.

Nire uste apalean, gaur egungo krisi egoeran ezinezkoa da etxetik joatea. Donostian behintzat bai etxe erosketak bai alokairuak garestiegiak dira. Honez gain, langabezia tasa oso altua da eta soldatak lotsagarriak dira. Adibide bat jartzeagatik: pisu bat 800 euro hilero kostatzen bazaizu eta zure soldata 1000 eurokoa da, nola joango gara gure gurasoen etxetik??

Bukatzeko, oso zaila iruditzen zait egoera honekin bukatzea, asko estipulatu baita, baina konponbide batzuk aurkitzearen beharrean gaude. Oso ideia ona iruditzen zait beste hiri batzuen modura ibiltzea , BPO etxegintza bultzatzea eta alokairu merkeagoak eskaintzea. Ea denon artean zerbait egin dezakegun!

Donostia, 2012ko urtarrilaren 11an

No hay comentarios:

Publicar un comentario