lunes, 23 de enero de 2012

BARRE EGITEA

BARRE EGITEA

Barre egitea gure pozaren irudimena da. Horregatik beharrezkoa iruditzen zait pentsamendu negatiboak eta kritikatzea alde batera uztea barre egin nahi badugu.

Nire ustez barrea eguneroko bizitzan beharrezkoa da eta izugarrizko efektoa izan dezake irribarre bat pertsona baten aurpegian. Nire lerroak irakurtzen ari zaretela ariketa bat proposatuko dizuet:

- Besteenganako eta benetazko keinua izango balitz bezala saiatu zaitezte ezpain-ertza luzatzen eta irribarrea ateratzen. Gainera, irribarrearen bidez esaiozue mundu guztiari ondo zaudetela, zerbait aldatu nahi duzuela, pentsaera positiboa izatea nahitaezkoa dela … Arnasketa sakon baten ondoren eta irribarrea aurpegian dagoela, gorputza berak kimika sortuko duela konturatuko zarete eta ongizatea edukiko duzuela. Aztertu zure egoera eta sentsazioak.

Hori frogatuz gero, egoerak aldatzen dira. Hau da, eskerrik asko esan behar dugunean irribarre batek laguntzen badio hitzari, klima positiboagoa sortuko da eta jendearen aurrean beste itxura bat eta beste mezu bat igorriko dugu ziur.

Barre egitearen inguruan hainbat ikerketa egin dira eta ikus daiteke barreak osasunarekin harreman zuzena duela. Ikerketen emaitzen arabera, barre egiteak, muskuluak erlaxatzen ditu eta estresa sortzen duen hormona txikiarazten du. Horrela, odolaren presio gutxitzen da eta oxigenoaren xurgatzea errezagoa da. Honez gain, barre egitean, hainbeste muskulu mugitzen direnez, kaloría asko erretzen dire, beraz barrearekin guztiz frogatuta dago egoera fisikoa hobetzen dela.

Bukatzeko, gaur egun modan daude barre bidezko terapiak eta aitortu behar dut ez diodala fundamentu asko aurkitzen. Diruaren truke barre egiten ikastea? Hori bakoitza bere kabuz egin beharko luke eta ezer ordaindu gabe. Hala ere, esaten dutenez “RISOTERAPIAN” ikasi daiteke bai gogo aldartea igotzen bai osasuna zaintzen bai giro onagoa sortzen eta bai pentsamendua orekatzen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario