domingo, 29 de enero de 2012

PRODUKTU EKOLOGIKOAK

Elikagai ekologikoak abeltzaintza edo laborantza ekologikoaren bidez lortzen diren produktuak dira, eta horiek lortzeko ez da inolako produktu kimikorik erabiltzen. Hori dela eta, kontsumitzaileek produktu horiek onura egiten diotela euren osasunari uste dute eta beraz aukeran jarriz gero, oro har, nahiago izaten dituzte elikagai ekologikoak.

Nire uste apalean, betidanik egon da jendea elikadurari garrantzia handia eman diona eta bai aldez aurretikan prestatutako janaria bai janari kaltegarria alde batera uzten saiatu dena. Hala ere, daukagun bizimodua aztertuz oso zaila iruditzen zait elikadura ekologiko bat izatea.

Alde batetik, gure bizitza, gero eta azkarragoa da. Hau da, etxetik lanera eta lanetik etxera. Agian, asteburuan, janari osasuntsua presta genezakeen, baina hain nekatuta gaude non ez baitugu gogorik. Beste alde batetik, jaki hauek oso garestiak iruditzen zaizkit eta ditugun lansariekin zaila iruditzen zait dirua produktu hauetan gastatzea.

Produktu ekologikoen gaia ez dut moda batekin lotzen baizik eta bizitza ulertzeko modu bat bezala. Gaur egun gainera, elikagaiekin egon diren arazoengatik: txori gripeak, behi eroak … ez dakigu zer jaten dugun. Horregatik, kontsumitzaileok gero eta gehiago arduratzen gara elikadura osasuntsua izateaz.

Nahiz eta orain arte zailtasunak aurkitu bizitzaren erritmoarekin eta prezioekin, gero eta supermerkatu kate gehiago hasi dira produktu ekologikoak eta osasuntsutzat jotzen diren bestelako elikagaiak saltzen edo garrantzia handiagoa ematen. Beraz, eskurago izatean eta prezio merkeagoan, salmentan gorakada izatea espero dut.

1 comentario:

  1. Labur samarra. Gainerakoan ondo dago.

    Kritikatxo bat egitearren, esango dizut, ez dela garbi ikusten zein den artikuluaren asmoa (iritzia ematea, azalpena ematea...). Iritzi artikulua dela iruditu zait. Eta iritzi artikulu ona izateko, defenditzen duzun tesiak argiagoa izan beharko luke.

    Gainerakoan zer zuzendu gutxi zeneukan eta, nire soldata justifikatze aldera, horra hitz batzuk.

    ResponderEliminar