miércoles, 7 de marzo de 2012

TXOSTENA


Aurreko hilabetean izandako elkarrizketaren arabera, hurrengo lerroetan duzu nire esperientziatik abiatuta gaiari buruz dudan ikuspuntua. Dakizunez, mundu osoan ibilia naiz, baina txosten hau egiteko, Londreseko egoitza hartu dut eredutzat.

  1. EGOITZA: neurri askoetako etxeak ikusi ditut, baina nik Londresekoa bezala 3 solairutan banatuko nuke eta 200 pertsonentzat aproposa iruditzen zait.
Lehenengo solairuan: harrera, jangela, ordenagailu gela, liburutegi bat, telebista gela eta joku gela.


Bigarrengo solairuan: antzerki bat eta ikasteko gela guztiak.


Hirugarren solairuan: logelak (2, 3 eta 4ko logelak) eta komunak.


  1. ANTOLAKETA: udan ezik, kurtsoak hilabete batekoak izan beharko lirateke eta 3 prezioetan banatuko nuke: klaseak + pentsio osoa, klaseak + bazkaria eta klaseak bakarrik.

  1. JARDUERAK: aukera erakargarriak ematea beharrezkoa iruditzen zait. Astean zehar: tertuliak, mintzalaguna, eskulanak, filmak, bertsoak …Gainera hilabetean behin txango bat antolatu beharko zenukete. Oso interesgarria izango litzateke lotura izatea adibidez Euskal Herriko ohitureekin. Hala nola azokak, ogia egitea, albarka tallera edo mendi martxa.

  1. ORDUTEGIA: goizean: 9:00tik 13:30ra.
  Arratsaldean: 16:00tik 18:30ra.
 

  1. ARDURADUNAK: klaseak 3 irakasleekin osatuta eta bakoitzak tutore batekin.

Hemen 5 puntu garatu ditut eta hurrengo txostenean beste 5 puntu aurkituko dituzu, proiektuarekin aurrera jarrai ezazun.



Mari Arocena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario